Historiaurrea gizakia sortu zenetik dokumentu idatziak azaldu arte iristen den garaia da. Nolanahi ere, kontuan hartu behar da historiaurreko gizarte guztiak ez daudela muga kronologiko berberen barruan: lurreko hainbat lekutan, elkarrekin bizi izan ziren gizarte asko eboluzio-une desberdinetan zeuden, eta haietako batzuetan lehenago azaldu ziren dokumentu idatziak besteetan baino. Ikerlari askoren iritziz, Historiaurrearen eta Historiaren arteko mugak gizarte bakoitzaren garapen ekonomikoarekin du zerikusia: hau da, une jakin batean, baldintza ekonomiko jakin batzuetan, gizarte batean halako premia batzuk sortu ziren, idazkeraren agerpena eragin zutenak. Historiaurrearen alorrean, funtsezko zeregina betetzen du arkeologiak . Garai urrun horiei buruzko dokumentazio idatzirik ez dagoenez, aurkikuntza arkeologikoak izaten dira historiaurreari buruzko informazio-iturri nagusia: tresnak, armak, pinturak edo bestelako artelanak, bai eta gizakien hezur edo fosi...
Comentarios
Publicar un comentario